Fede txarra eta harro erran duzue ?

Anekdota pertsonala : Boise – Idaho – 2005 urtean asten da..

Egin nuelarik nere lehen bidaia Ameriketako Estatu Batuetan, deskubritu nuen ere Boiseko Jaialdia.  Han ezagutu nituen Iban eta Abe, Gatika – Bizkaiako bi euskaldun. Bidaia egin zuten bai jaialdian parte artzeko, bainan ondoko Nampa hirian, familia bisitatzeko ere bai. Nola Iban harro zegoen iparraldeko euskaldun bat ezagutzea… egon da nirekin kasik, denbora osoa… lagun berri bat nuen…

Euskal Herrira itzuli nintzelarik, bidali dit gomita bat, berarekin (eta emaztea gabe) ospatzeko Bilboko Santo Tomas ekitaldia, abendoaren 21ean..

Ahal zinuekizun, Santo Tomasen sortkuntza dela XIV mendean, eta ospatua dela urteroz gelditua izan gabe XIXgarren mendeko erditik ? 

Nola Iban harro zegoen, aurkezten nau bere lagun guztieri… ta horietarik bat, piska bat mozkortua egia erran, asten da… geuk bizkaian, geuk, geuk, geuk eta geuk…. mementu batez… fede txarrez, eta piska bat aspertua ere, botatzen diot…  “zuek bizkaian, euskal herriko hombilikoa zirezte, bainan ahazten duzue, guk, iparraldean, girela burua !!!”..

Nere laguna Iban farre zegoen, bere laguna guttiago..